XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAILA

Irailak 2

SEBERINO GIRAULT DOHATSUA, apaiz eta martiria, III. Ord.

Hir. erregularrek oroipena

Seberino Girault Ruanen (Normandian) jaioa zen, eta frantziskotar Hirugarren Ordenakoa.

Apolinar Morel Posat herrikoa zen Suitzan, eta kaputxinoa; Pariskoa zen, berriz, Joan Frantzisko Burte, komentuala.

Frantziako iraultza garaian, martiritza jasan zuten hirurek Parisko karmeldarren komentuan, 1792ko irailaren 2an.

1926an Pio XI.ak dohatsu izendatu zituen.

Sarrera antifona

Hau da egiazko martiria, Kristoren izenagatik bere odola isuri zuena; epaileen mehatxuei ez zien beldurrik izan, eta horrela zeruetako erreinua iritsi zuen.

Otoitza

Jainko ahalguztidun betierekoa,
sinesmenagatik bere odola isurtzerainoko indarra
eman zenion Seberino Girault martiri dohatsuari;
egizu, haren otoitzez,
zure maitasunagatik neke guztiak jasan ditzagula
eta Zugana joan gaitezela kementsu.
Zu bakarrik baitzaitugu biziaren iturri.
Zure Seme Jesu Kristo.

Oparigaien gainekoa

Jainko guztiz ona, bedeinka itzazu gure emaitzak;
eta sendo ezazu gugan, Seberino martiri dohatsuak
bere odola isuriz aitortu zuen sinesmena.
Jesu Kristo.